Aurreko egunetan esandakoa errepikatzeko arriskua egon arren, argi utzi nahi ditugu zeintzuk diren Caritas Altsasuk eskaintzen duen laguntza jasotzeko baldintzak.Laguntza honen onuradun izan nahi duten pertsona guztiek honako baldintzak bete behar dituzte: 1.- Altsasun bizi direla justifikatu. Horretarako udaletxean igorritako erroldatze edo bizikidetasun-ziurtagiria aurkeztu behar dute. 2.- Duten beharra justifikatu. Horretarako azken urteko errenta-aitorpena, langabeziako txartela eta/edo ez dutela inolako laguntzarik jasotzen adierazten duen agiri bat aurkeztu. 3.- Familia-liburuaren eta udaletxean igorritako bizikidetasun-ziurtagiriaren bidez familia-unitatea zenbat kidek osatzen duten egiaztatu.Dokumentu hauetatik guztietatik, guk gure artxiboetan kopia bat gordetzen dugu. Hala ere, janari bila etortzen diren guztietan langabeziako txartela ekarri beharko dute beren egoera aldatu ez dela egiaztatzeko.Dokumentazio guztia gure eskutan dugula eta laguntza emateko, erreferente moduan Nafar Gobernuak barneratze sozialeko errentei dagozkien arauak erabiltzen ditugu:• Pertsona bakarreko familia-unitatea: 641,40€ baino gutxiago hilean (8.979,60€ urtean)• 2 pertsonako familia-unitatea: 769,68€ baino gutxiago hilean ( 10.775,52€ urtean)• 3 pertsonako familia-unitatea: 833,82€ baino gutxiago hilean( 11.673,48 urtean)• 4 pertsonako familia-unitatea: 897,96€ baino gutxiago hilean ( 12.571,44 urtean)• 5 edo gehiagoko familia-unitatea: 962,10 baino gutxiago hilean( 13.469,40 urtean)