Hiritartasunaren tratu berdintasuna oinarrizko printzipioa da gizarte demokratikoetan. Gainera, europear legediak debekatu egiten du sexu, erlijio, jatorri etniko, edota ezgaitasun, adin, sexu orientabide edota sinismenengatik etor daitekeen edozein bazterkeria ( Oinarrizko Eskubideen Eskutitzaren 10,19,20 eta 21. artikuluetan zehazten den moduan)Hemen bizi eta lan egiten duten atzerriko jatorria duten langileek gainontzeko hiritarrek ordaintzen dituzten zerga berdinak ordaindu eta kotizatzen dituzte. Horregatik, bai moralki nola legalki desiragarria da euren kotizazioaren arabera dagozkien prestakuntza, laguntza sozialak jasotzea (langabeziakoak, ikasketarakoak, osasungintzarakoak.....)Laguntza soziala jasotzen duten etorkinen kopurua %7 da, bertako herritargoaren %46aren aurrean (EAE). Gizarte zerbitzuetako gasturik handiena etorkinen presentzia txikiena den ataletara bideratzen da (dependentzia, ezgaitasuna.....) %1 soilik, nafarren %19,8aren aurrean. Iturria: Instituto Nacional de Estadística. Boletín Enfoques. Etorkinen adinaren bataz-bestekoa 19 eta 44 artean dago estatuan. Osasun zerbitzuen erabilera baxuagoa da bertakoena baino. Iturria: Boletín Enfoques; EINn.Gizarte zerbitzuetako laguntzak pobrezia edota ongizate ezaren egoerak gutxitzera norabideratuak daude, eta unibertsaltasun irizpidean oinarritzen dira. Laguntza horiek jasoko dituen pertsona, Erkidegoan, edota lurraldean bizi den edozein pertsona fisikoa izanen da, eta berau jasotzeko bidea irekiko duen zirrikitua, erroldatzea izanen da. Ez dago atzerritarrei bertakoaren aurrean lehentasuna emango dien erregulaziorik. Ezta ere bere erabilerarako bide berezirik. Gainera, atzerritar nazionalitatea ez da inoiz ere baldintza izaten dirulaguntza horietara lehentasunez jotzeko garaian, eta ez dago kuporik ere jatorrien arabera laguntza horietara jo ahal izateko. Informazio gehiagorako: www.euskadi.net