Urrea purifikatu dadin sutik pasatzea beharrezkoa den bezala, gizakiak izaera hezitzeko bizitzan probak pasatu behar ditugu. Garrantzitsuena, proben aurrean erantzuteko modua da.Alaba batek aitari kexati zioen, bere bizitza zaila eta konplikatua zela.Ez zekien zer egin aurrera jotzeko eta borroka egiteaz nekatuta zegoen. Arazo bat konpontzen zueneko, beste bat azaltzen zen.Aitak, sukaldaria zenak, bere lantokira eraman zuen. Han, hiru lapiko urez bete zituen eta su bizitan jarri zituen. Ura irakiten hastean, batean azenarioak jarri zituen, bestean arrautzak eta azkenekoan kafe aleak. 20 minutura, aitak sua itzali zuen. Azenarioak eta arrautzak atera eta bakoitza ontzi batean utzi zituen. Kafea iragazkitik pasatu eta hirugarren ontzi batean utzi zuen.Aitak alabari galdetu zion: "Zer ikusten duzu?" "Azenarioak, arrautzak eta kafea" erantzun zion alabak.Aitak alabari azenarioak ikutu zitzan eskatu zion eta ikutzerakoan bigunak zeudela konturatu zen. Gero, arrautza bat hartu eta hautsi zezan eskatu zion. Arrautzari azala kendu ondoren, arrautza gogortua zegoela ikusi zuen. Azkenik, kafea probatu zezan eskatu zion. Alabak kafe gozoaren zaporearekin disfrutatu egin zuen.Alabak, harrituta aitari galdetu zion: "zer esan nahi du honek guztiak?"Aitak esplikatu zion, hiru elementuek, hau da, azenarioak, arrautzak eta kafeak, "zoritxar" berdinari aurre egin behar izan ziotela, hau da, irakiten zegoen urari; baina bakoitzak modu ezberdinean erantzun zuela.Azenarioa gogorra iritsi zen uretara, baina, uretan irakiten egon ondoren ahul eta bigun bihurtu zen, desegin erraza.Arrautza uretara ahula iritsi zen, baina ura irakiterakoan bere barrena gogortu egin zen.Kafe aleek aldiz, ura irakiten egon ondoren, ura kolorez aldatu egin zuten.Zein zara zu? Galdetu zion alabari. "Zoritxarrak zure atea jotzen duenean, nola erantzuten duzu?" Eta zu lagun, nolakoa zara? Azenarioa zara, gogorra dirudiena, baina zoritxarra eta atsekabea iristen direnean ahul bihurtzen dena eta sendotasuna galtzen duzuna? Arrautza zara, bihotz malgukoa? Arima biguna duzuna, baina heriotza, banaketa, dibortzio edo lan kaleratze baten ondorioz gogorra eta zurruna bihurtzen zarena?Edo kafe ale bat bezalakoa zara? Bizitzan, gauzak okerrenera doazenean, bere burua eraldatzen jakiten duena egoera desberdinetara moldatuz?. Nola maneiatzen dituzu zuk ezbeharrak? Azenarioa, arrautza edo kafe alea zara?