Aspalditik ari da ohartarazten 3Mugak Batera plataforma, Portland-en asmoa, bere labeak hondakinak errausteko erabiltzea dela, eta aldi berean gainera, langile gehiago kaleratzea.Baina bere asmoaren lehen helburua, hau da, hondakinak zementu-fabrikan kudeatzearen aldeko apustua, argi geratu bada ere lehendabizi UPrS izendatzeko eskatuz eta lortuz eta gero udalaren araudia saihesteko eta hondakinak erre ahal izateko beharrezko lanak burutzeko interes orokorreko proiektua izendatuz, orain beste 39 langile kaleratuko dituela iragarri du, aurretik kaleratutako beste 29ei gehitu behar zaizkienak. Honek esan nahi du zementu-fabrikako langileen %45ez libratu dela (edo libratu nahi duela) eta harrobietako %67z baino gehiagoz. Berriz ere Nafarroako Gobernua "engainatu" egin du, hondakinak erraustea baimenduz gero, lanpostuak mantenduko zituelako amarrua erabiliz.Argi geratu bada Portland-ek egin behar dituen inbertsioak hondakinak kudeatzeko beharrezkoak dituen obrak burutzeko besterik ez direla, I+G+B (Ikerketa + Garapena + Berrikuntza) saileko langileen kaleratzeak agerian utzi du zein den FCC-ren zementu-fabrikaren lehentasuna Olaztiko plantan.Gezurrak besterik ez ditugu espero behar bihozgabeko multinazional honen ahotik. Baina iruzur handi hau ez zen posible izanen Nafarroako Gobernuaren parte-hartze eta laguntzarik gabe. Lotsagorritu gabe dio honek, enpresa pribatu honen proiektua, errausketa eta kaleratze gehiago aurreikusten duena eta beste inon nahi izan ez dutena (beren alderdiko zinegotziek ere ez), interes orokorrekoa dela, hau da, guztion onerako ... Sakanan.http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.es