Zure gutunari erantzunez, hurrengoak:1-Ogasun zinegotzia izateari uko egin zenion, duintasunagatik. Sinatu besterik ez zenuela egingo, eta, hortaz, hori ez zen zuretzako lan nahikoa. Ogasun zinegotzia izatea, beraz, ez da lan duina. Aurreko legegintzaldietan egin zenuena hori izan zela pentsa dezaket, sinatzea besterik ez.Ezkerreko politikak egiteko nahitaezko arlo bat da ogasuna. Bertatik zergak nork eta nola ordaindu behar dituen erabaki daiteke. Politika progresiboak martxan jarri edo ez, eta abar.Ezkerreko zinegotzia zarenez komentatzen dizut hori. Azkeneko hau ere dudan jartzen dut jada, izan ere, jubilatuen bazkaria errentaren arabera ordaintzearen kontra azaldu baitzara, gutxien daukatenek gutxiago ordaintzearen kontra zaudela uler dezaket.2-Ogasun zinegotzi izateari uko egin zenionetik, Osasun kontseiluko lehen bilera izan zen arte urtebete pasa zen eta tarte horretan, Mank-eko batzarretik, Ataboko juntatik eta emakume batzordetik alde egin zenuen. Aurrekari horiek ikusita, zugan konfiantza edukitzea zaila da. 3-Batzordeetan egin dituzun proposamenei inoiz ez diegu ezetz esan, proposamen horiek landu eta garatu behar direla baizik. Bi esaldietan ezin da txabiskeen ordenantza egokitu, adibidez.Bukatzeko, ondo dago Guaixe bezalako komunikabide bat izatea Sakanan, eta honekin ados egongo zarela uste dut. Bierrik fundazioak agerraldiak antolatu dituenean, han ikusi izan zaitut, eta ia astero bertan idazten duzu. Baina, Altsasuko aurrekontuak egitea tokatu zaidan bi aldietan, hauen alde ez egiteko erabili duzun argudioetako bat "euskarari diru gehiegi ematen zaiola" izan da. Sakanako Mankomunitateak partida handia dauka bere Euskara Zerbitzuaren barruan Guaixe bezalako euskarazko komunikabideak mantentzeko.Nire aburuz, hori da politika egiteko daukazun modua. Argazkian ateratzea bai, baino benetan politika egiteko eskumena duzunean horrelako "perlak" botatzen dituzu.Besterik gabe..