Altsasuko Gazte Komunisten Batasunak honako hausnarketa egiten du lan hitzarmen kolektiboen defentsa delarik:Patronalak lan-erreforma edozein preziotan ezarri nahi du. Horregatik langileok lanpostua eta etorkizun egoki bat bermatzeko dugun bide bakarra borroka bateratua da. Langileoi defendatzen dugun hitzarmen kolektiboen defentsa soilik pauso bat da burgesiaren nahien kontrako erresistentzian.Enpresariek langileon kontra jo dute lan-indarraren esplotazioa handitzeko eta langileok lortutako eskumenak ezabatzeko, modu hori baita kapitalismoak daukan bide bakarra krisi estrukturalari aurre egiteko ere.Kapitalismoaren pean gutxi batzuk aberasten dira gehiengoaren lanaren bizkarretara. Krisi honetan beraiek aberatsago bihurtzen ari dira eta gu, langileok, pobreagoak. Paroaren igoera, lan-prekarietatea eta bizi-kostu altuak dira burgesiak erabiltzen dituen tresnak etekin gehiago ateratzeko. Klase sozialen arteko borrokan argi dago haiek hala gu geuk garela, ez dagoela erdi-biderik.Sindikatuen dibisioak langileen posizioak ahuldu ditu azken urte hauetan. Dibisio hori sindikatuek kupulen izate oportunistengatik izan da. Zentzu honetan, giza klase berdinekoak garenez, gure etsaiei danok bat eginez aurre egin behar diegu. Gure kolpeak norabide berdinean joan behar dira.Gazte Komunisten Batasunetik honako hau proposatzen dugu, langileak baterakuntza egiteko oinarritik hasi behar gara, lantoki bakoitzean, eztabaidatzea eta ekintzak eta egin beharreko helburuak antolatuz. Danok batera, antolakuntza ereduak eraiki ditzakegu borroka goi mailetara bultza eginez, eta horrela gure giza-klaseko intereseko helburuetara jo ahal izango dugu.Guztion errespontsabilitatea da klase sindikalismo borrokalaria berreskuratzea, Paktu Sozialaren diskurtsoa bertan behera utziz eta gure posizioak indartuz oligarkiaren aurrean. Langileon baterakuntza da ematen ari diren borroka partzial guztiak bat egin eta modu horretan burgesia aseezina eta krudelari aurre egin ahal duena.Borroka da bide bakarra estatu sozialista eraikitzeko.