Hau izango denez urte honetan idatzi ditugun artikuluen arteko azkena, urteko laburpen txiki bat egin nahiko genuke. Aurten gauzak asko aldatu dira zentzu guztietan. Alde batetik, gure zonaldea jasaten ari den egoera sozioekonomikoagatik laguntza jasotzen dutenen kopurua handitu egin da. Horren ondorioz elikagaiak bidaltzen dizkiguten administraritzek eskakizun maila asko igo dute. Administraritza hauek ikuskapenak egiten dizkiete plan honetan parte hartzen duten erakundeei, alde batetik Nafar Gobernuak egiten ditu ikuskapen hauek eta beste aldetik Bruselatik etorritako mandatariek. Ikuskapen hauekin bi administraritzetako baten bati iruditzen bazaio erakunderen batek ez dituela baldintza guztiak betetzen, orduan elikagai laguntza kentzen diote. Hau dela eta, geroz ta gehiago dira eskatutako agiriak, bai gu bezalako erakundeei eskatzen dizkietenak bai guk laguntza hauei etekina atera nahi dietenei eskatu behar dizkiegunak. Beste aldetik, Europatik bidaltzen zuten elikagai laguntza murriztu egin dute, horrexegatik eta Europako murrizketa honi aurre egiteko Elikagai Bankuak urtean zehar bi kanpaina berezi antolatu ditu elikagaiak biltzeko. Kanpaina hauek Nafarroa osoan egin dira eta esan behar dugu Altsasun oso harrera ona izan dutela, lehenengoan 3000 kilo inguru elikagai jaso ziren eta bigarrenean 6000 kilo inguru.