Pertsona sexuatuak garela kontuan hartuta, esan, nola ez, edozein gauzetan bezala, zalantzak sortzen direla eta zabalera ez dela txantxetakoa. Gozamena da lehenengoa. Gure barruari begiratzea ezinbestekoa da, pertsonen harremana edo... baita maitasuna ere, espontaneitatea izatea askotan, eta izanda, baliatzea. Gure emozioak, gure goxotasuna, babesa, eskaini eta jasotakoa, baita egun hotzetan dastatzeko berotasuna ere: sexuaren barruan daude edo bereizi behar dira? Zientzilariek diote sexua buruan kokatuta dagoela, eta komeniko litzateke, nire ustean, barruak eskaintzen duen aberastasun guztia bizitzea.