Aurre ikusitakoaren arabera, Madrilgo Gobernuak jubilatu eta pentsionistei dagokigunn lege aldaketekin, kezka piztu dute guregan eta aldarrikapenen ildotik, adinekoen koordinadorak, erantzun tinko bat emateko erabakia hartu zuen. Gobernuaren jarrerak kolektiboari eragiten dion kaltea aztertu eta eman beharreko pausoak zehaztu ziren.Hasiera batetik erantzun bateratua eman behar zitzaiola ikusi zen eta kolektiboarekin zer ikusia duten talde eta sindikatuek manifestu adostu bat idaztea lortu zuten. Talde bakoitzak aipatu nahi zituen puntu guztiak eta nahi bezain garbi. Manifestuak ez zituen jaso CCOO eta UGTek Toledoko hitzarmenarekin duten zer ikusia, pentsioen sistema ereduari buruz eztabaidatzeko ukatzen diguten eskubidea, sostenibilitate hitza manifestuaren izenburuan ezartzea. Hau dela eta, manifestuarekin ezadostasuna agertu zen,ekintzekin bat egin ez zuena. Sasoian ere jarrera kritikoak egon ziren, baina Nafarroako egoerari begiratuz eta politika arloan agertzen den jarrera kontutan izanik, manifestua eta gainerako ekintzak onartu ziren. Dena den, etorkizunean eztabaida eskatzen duen gaia da eta horretan gaude.Manifestazioa azkeneko urte hauetan jubilatuek Iruñean egin dituzten jendetsuena izan zen. Jendea erreta dago, krisiaren aitzakiarekin ez gaude prest guri dagokiguna galtzeko, konturatzen gara gezurretan dabiltzala, banku eta seguru etxeen diru sarrerak bermatu nahi dituztela eta gure eskubideak apurtu eta hori ez dugu inola ere onartuko.Ulertezina da eraso politiko honen aurrean Nafarroako Jubilatu elkarteengandik jaso dugun erantzuna. Guztietara bidali ziren manifestuak eta baita ekintzen oharrak ere. Bi edo hiruengandik bakarrik jaso zen erantzuna eta bakar batzuetan baino ez da sortu eztabaida, baina gehienetan hori ere ez. Salagarria da benetan. Elkarte hauek jubilatuak engainatu eta isilik edukitzeko sortuak direla dirudi. Horrela al da? Horrela izan behar al du? Nori interesatzen zaio jubilatu-parasitoa? CANen eta Nafarroako Gobernuaren mendeko izaten jarraitu behar al dugu? Jubilatuen soldatak eta eskubideak desagerrarazten dituen politikaren kolaboratzaileak bilakatu behar al dira? Hausnarketa sakon baten beharra ikusten da.Uda eta oporrak iritsi dira, ongi pasatu eta gozatzea tokatzen da, eta horixe opa dizuegu guztioi, baina ez gehiegi lasaitu, Irailean denon indarren beharra izango da gure soldata eta eskubideak defenditzeko. Agur eta uda ongi pasatu.