Emakumeak, gizonak, etengabe elkarri begira gabiltza.Gorputza daukagu,sexutuak gara, honengatik, besteak begiratzeko gogoa, besteengandik begirada jasotzeko grina,eta nola ez elkar ukitzeko, musukatzeko, laztantzeko desioa daukagu...Hau guztia gerta dadin, ezinbestekoa da sedukzioa, bestearen begirada gureganatzea, bestea begiratzea, elkarrekin topo egitea.Sedukzioa, bestearen begirada gureganatzeko erabiltzen dugun lengoaia da, eta honetarako norberak bere baliabideak erabili ohi ditu (gorputza, hizkuntza, trebeziak, arropa...). Bakoitzak bere baliabideak ditu, eta garrantzitsua da norberaren baliabideak zeintzuk diren jakitea, eta nola eta noiz erabili nahi ditugun.Berez, epaiketetatik kanpo biziko bagina, argi eduki beharko genuke ez daudela seduzitzeko modu egokiak eta desegokiak, nahiz eta askotan jarrera edo sedukzio joko batzuk etengabe epaitzen ditugun, eta "probokazio" hitza aipatzen da, zerbait negatiboa izango balitz bezala.Noski pertsonak probokatzen dugula, guztiei gustatzen zaigulako begiradak jasotzea, besteak gu entzutea, besteen gustukoa izatea...Nire izaerarekin, nire sedukzio-probokazio jokoagatik, probokatuta-seduzituta geratzen direnak ez dute nirekin nahi dutena egiteko eskubidea. Sedukzioaren jokoa, partaideek nahi dutenean eten dezakete eta, jokoa,elkarrekiko harremana, partaideak nahi duten arte luzatu dezakete.Jokoan desadostasunak eta elkar ez ulertuak egon daitezke, eta horretarako tresna garrantzitsua daukagu: besteari galdetzea.Hau da, zerbait ez badut ulertzen, besteak nahi duena argi ez badut, ezin dugu ezer suposatu, beraz, elkar ulertzeko biderik egokiena galdetzea da.Sedukzioak, begiradak, elkarrekin egoteak, disfrutatzeko aukera paregabeak ematen dizkigu. Baina jakinda, guztia hau gertatzeko ezinbestekoa da gure buruari eta besteari zor diogun errespetua. Errespetua, besteak edozein momentutan jarri al dizkigun limiteak onartzeko, eta limite horiek guregan sortzen duten amorrua, haserrea, frustrazioa bideratzeko, besteari, mina eman gabe .