Sexting-a, sexu praktika berria

Aingeru Mikeo 2013ko uzt. 19a, 00:00

‘Sexting’ edo internet bidezko sexua. Irudi erotikoak internet bidez lagunei helaraztea, Ameriketako Estatu Batuetatik datorkigun moda berria. Badirudi han dezente hedatzen ari dela, helduen %40k praktikatzen omen du eta. Bestalde, ohikoa denez, hango modak azkar zabaldu ohi dira hemen; batez ere, nerabeak tartean badira, eta kasu honetan teknologia eta tresnak eskura badituzte.Harreman eta maitasun aferetan, aurretik ere izan dira modu bateko edo besteko adierazpen erotiko eta kitzikagarriak. Hor daude, esate baterako, James Joyce XX. mendeko ingeleseko idazle hoberenetakoaren gutun lizun eta erotikoak, bere maitale Nora Barnacleri idatzitakoak.Sextingari (edo saresexuari) buruz, sexu kontuetan adituek diote maitaleen artean limurtzeko erabilitako beste jokabide bat dela. Alabaina, garbi ohartarazten dute behin irudiak bidaliz gero, haien gaineko kontrola galtzen dela, eta eremu intimoa gaindituz gero, ondorio lazgarriak izaten ahal dituela. Gauza bat maitasunaren sualdiaren erdian, xoxoturik, maite-kuttuna horrela zirikatzea da eta, beste bat, ustekabe batean edo behin harremana hautsita, arranguraz haietaz egiten ahal den erabilera. Bizitza osorako zama garratza bihurtzen ahal dena.Kontuz bada, Ameriketako Estatu Batuetatik tarteka zer edo zer onuragarria ailegatzen bazaigu ere, asko kaltegarriak izaten baitira, teknologiaz mozorrotuta heldu arren. Sexu kontuetan, sexguru ibili.aingerumi@gmail.com