Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan beste batzuen artean Familia, Haurtzaro eta Gazteria programa dago.Familia programa hau adin txikikoek babes falta edo falta hori izateko arrisku egoeran daudenendako zuzenduta dago (arrisku fisiko edo emozionala ). Familia esku-hartze programak laguntza sozioedukatiboa ematen du, eta familia giroa egokia garatzeko pauso hauek jarraitzen dira:1- Familia egoeraren diagnostikoa. Horretarako arrisku faktoreak (etxebizitza, lana, harremanak, hezkuntza eta zainketa) ebaluatu egin behar dira eta kontuan hartu behar dira ,bai familian eta bai ingurunean dauden baliabideak eta indar-guneak ; horiek aktibatuz gero aldaketak sortu daitezkeelako, eta familian beharrezkoak diren egonkortasuna eta segurtasuna lortu.2- Egoeraren diagnostikoa egin ondoren esku-hartze plana egin behar da.3- Helburuak zehaztu . Horretarako, familiako kideen parte hartzea ezinbestekoa da. Familiaren beharretan eta zailtasunetan oinarritzen da eta, azkenean, helburuak finkatzen dira, hau da, beharrezkoak diren aldaketak lortzeko familiak zer pauso jarraitu behar dituen. Horretarako plangintza bat egin behar da, galdera hauek jarraituz: Zer? Zeinek? Nola ? Non? Noiz? Helburuak gero ebaluatzen dira.4- Aldaketak sortu. Lan saioak familiarekin , familia sistemaren funtzionamendua aldatzeko, portaerak aldatzeko, eskuhartze sozioedukatiboa ( parentalitatea, erresilientzia, adimen emozionala).5- Amaiera. Familia bere buruaren jabe izatea. Familia-sisteman segurtasuna, egonkortasuna, babesa eta ongizatea lortu dira, eta behar diren aldaketak eman dira. Oraindik jarraipenak egiten dira.Hori dena aurrera eramateko, familia eta haurrekin harreman zuzena duten profesionalek elkarrekin lan egitea ezinbestekotzat jotzen dugu . Horretarako Sare formalak antolatzen ari dira Sakanako Gizarte Zerbitzuetan eta bertan arlo guztiak parte hartzen ari dira (osasuna, hezkuntza,aisialdia....)