Nor da migrantea?Noiz arte da pertsona bat migrantea?Eta zuk, ba al duzu eraginik egoera horren iraupenean?Berdin begiratzen al dituzu migrante denak?Galdera aniztasuna... zalantzak, urduritasuna agian, ez jakintasuna, usteak, esan didatena, entzun dudana, egi osoaren eza, zurrumurruen indarra... Messi, Etoo, Ronaldo, Lolita, Joaquín Cortés, Ismael Lo... Samara, Fatima, Inés, Abdellah, Amadou... Jatorri anitzekoak eta berdinekoak beraien artean, baina,Berdin ikusten al dituzu?Nongo begiez begiratzen dituzu?Messi eta zure auzo argentinarra?Jatorri bereko pertsonak.Biak etorkinak al dira?Tratu bera eskaintzen al diezu? Berdin edota berdintasunez zuzentzen al gatzaizkie?Ezaguna, famatua, bata. Bestea ez hainbeste.Jatorri berekoak izanik, ez badiezu berdintasun maila bera eskaintzen, zerk bultzatzen zaitu hala aritzera?Etorkina izaten jarraitzen al du harrera gizartean 10 urtetik gora bizi den pertsonak? Edota bertako nazionalitatea daukanak? edo nazionalitate bikoitza duenak?Eta haren ondorengoak, II. Belaunaldiko etorkinak al dira?Bizi ditugun garai zail hauetan, agian tokatuko zaizu zuri migratzea.Agian baduzu zure inguruan migratzea tokatu zaion norbait.Izatekotan, nolako harrera jasotzea gustatuko litzaizuke?Zugana jasoko dituzun begiradak, nolakoak nahi zenituzke?Zure seme-alabak edo beste lurralde batean jaio litezkeenak, Nola tratatuak izatea nahi zenuke?Zuretzat nahi zenukeena eskaintzen al diozu jatorri ezberdineko zure auzokideari hemen?Agian, hortxe erantzun posible askoren artean lagungarri joan dakizukeen bat.Hortik aurrera, informazioa, egiaren ezagutza, auzoari hurbiltzea, zurrumurruen jatorriari arreta jartzea, irakurtzea, begirada kritikoa, galdetzea... Errespetuaren begiradatik abiatuz, zuri bururatuko zaizuna...Bizitza osasuntsuago baterantz, zuretzat nahi ez zenukeen hori besteengan ez proiektatzeko indarra eta adorea dakarkizula bizitzak.Adeiasunez,