Ez dago ezer seme-alaba baten galera baino mingarriagorik. Inor, inolako zalantzarik gabe, ez litzateke bere seme alabentzat arriskutsua izan daitekeen eta egunen batean heriotza lekarkiekeen gaixotasun larriren bat harrapatzeko aukera handituko liekeen arrisku egoerarik onartzeko prest egongo.Madrileko Carlos III.a Unibertsitateak aurten argitaratu du kutsadura gune inguruetan sortzen diren gaixotasunen eraginari buruz, orain arte, estatuan egin den ikerketa fidagarri eta osoena.Emaitzak oso zorrotzak dira. Hainbat minbizi mota harrapatzeko arriskua era adierazgarrian handitzen da errauskailu baten inguruan.Olaztiko zementu-fabrikak 56.500 tona hondakin erretzeko baimena jaso du Nafarroako Gobernuarengandik, horien artean, pneumatikoak, plastikoak, araztegietako lohiak, hiri hondakin prestatuak, ...Hondakin horien errausketak substantzia kantzerigenoen emisioa dakar berarekin ezinbestean, eta horien aurrean, ez dago esposizio maila segururik. Gaur egun, funtzionamenduan ari den zementu-fabrika bat izanik, orain porlandegi-errauskailu izango denak hondakin balioztatze plantek (errauskailuek) isurtzen duten zenbait kutsatzaileri ezartzen zaizkien mugak gainditu ahal izango ditu, hau da, herri-guneetara gorde behar duten gutxieneko distantzia saihestuko du, eta dena "legea betez".Horrek esan nahi du Olaztin errausten hasten badira, Sakanako herritarrek Tafallaldekoek han errauskailua eraiki balitz baino kutsadura maila altuagoa jasan beharko dutela.Eta hasieran aipatutako ikerketaren ondorioak kontuan hartzen baditugu, planta horien inguruan bizi diren bai gizonen bai emakumeen edozein minbizi motaz hiltzeko arriskua, estatistikoki esanguratsuagoa da.http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com