INASAko langileek eta Irurtzungo herriak lanpostuen alde egindako borroka luzearen amaieraren lekuko izan gara. Irudiek hitzek baino gehiago diote, langileak atsekabeturik, Guardia Zibilaren jipoi, isun eta atxiloketen artean. Ulertezina langileentzat bideragarria zen enpresa, inbertsorearekin, erosketa eskaintzarekin... eraitsi den, bere etxeko lanak egin ez dituen Nafarroako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean. Sakanan %30eko langabezi tasa izanik eta INASAko ekoizpena eta lanpostuak mantentzeko aukera zegoenean, Gobernuak beste alde batera begiratu du, langileak bakarrik utzi ditu, Irurtzun eta Sakana baztertuz.Non egon da denbora guzti honetan Gobernua? Zer egin du Lourdes Goicoechea kontseilariaK enpleguaren defentsan? Non egon dira UPN eta horrelako egoerak ahalbidetzen dituen legedia onartzen duten beste alderdiak? UPNko zenbait buruzagi Irurtzunen egon ziren jaiei hasiera ematen dion suziriaren aurretik Udaletxeak prestatzen duen "lunch"-ean. Bitartean plazan INASAko langileak Nafarroako Gobernuaren babesa eskatzen zuten. Ez ziren ez jaitsi, ez haiekin hitz egiteko lana hartu ere!!Abuztuaren 14an INASAren eraispena hasi zen. Nafarroako Gobernua, kontseilaria eta UPN desagerturik zeuden, ez ziren Irurtzunera etorri, ez zuten deus egin Irurtzunen eta Sakanan lanpostuak berreskuratzeko, sortzeko... denbora luzean izango den aukerarik onena pasatzen utzi zuten.Berriz ere kapitalismoa basatienaren morroi direla erakutsi digute.Berriz ere langile klasearekiko duten errespetu falta erakutsi digute.UPN kanpora!Sakanan Bizi eta Lan!