2013ko abuztuak 14. Irurtzun. INASA enpresaren desmantelamendua eragotzi eta 110 lanpostu mantentzeko borrokan diharduten langile eta herritarrak jarrita daude lurrean, makinaria atera asmo duten kamioei bidea ixteko intentzioz. Herritarrak, zibilak, lurrean jarrita. Kolpeak, irainak, mehatxuak, identifikazioak, atxiloketak,....guardia zibila.2013ko abuztuak 31. Altsasu. "Ospa! Eguna" ekimen herritarra. Aldarrikapen benetan sentitua eta konpartitua gure zonaldean. 100 guardia zibiletik gora herria okupatzen, parean, herritarrak, zortzikoa dantzan, argazki erraldoian parte hartzen eta duintasuna bor-borka.Zibilak kontrolatu eta indarrez, inposatutako arauak bete arazteko gorputz militarra da Guardia Zibila. Inguru maria hauetan, XXI. mendean, existitzen den indar armatu atzerakoi eta bortitzena. Estatu faxista baten esentziarik puruena. Estatu kapitalista, zapaltzaile, patriarkal baten ideologiaren erakusle gardena. Zigorgabetasunaren harrokeriaz blai.Nor egoten da lasai guardia zibilak kontrol batean gelditzen duenean? Bakarren bat egonen da, ziur, baina gutxiengoaren gutxiengoa dela ere badakigu, badakite. Gutxi dira, guardia zibila inguruan ibili eta ziur sentitzen direnak, ziurtasunerako gorputza izanda ere, ofizialki behintzat.Ez ditugu nahi, ez ditugu behar. Are gehiago, kalte egiten dute, elkarbizitzan, herritarron oinarrizko askatasunen gauzapenean, giza eskubideen garapenean. Euskal Herriak desmilitarizazioa behar du, nahi du. Jendarte zibilaren botere hartze prozesu bat zabaltzeko harriak jartzea da asmoa, zimendu sendoetan eraikitako herri askea eraikitzeko. Errepresiorako aparatuak ez ditu gogoz desegingo Estatuak, beste eremuetan bezala, herri erantzun eta presioak behartuta emanen ditu pausoak.Herrietan antolatzen hasiak dira herri ekimen ezberdinak, Altsasuko herria kasu. Antolaketaz, ekimen irudimentsuak praktikan jarriz, herritarren nahiekin bat eginez, arrazoiaren indarrez, lortuko dugu behar adina atxikimendu aldaketak eragiteko. Ez dugu zalantzarik ospa egin, eginen dutela, atzerako kontaketa hasita dago.