Hipotekaz Kaltetutakoen Plataforma (HAP) erabat doako elkartea da,eta honek eskaintzen dituen baliabide guztiak ere bai.Batzarrean biltzen gara etxebizitza kaleratze arriskuan daudenak eta boluntarioak.Plataforma elkargune bat da , bai laguntzeko, bai kaltetukoen eta boluntarioen artean ekintzak egiteko. Biltzen garenean gure kasuak aurkezten ditugu eta elkarrekiko aholkularitza eta laguntza praktikoa eta emozionala jasotzen dugu.Era berean gure borroka dimentsio juridiko eta politikora eramatea nahi dugu. Bestetik abokatuekin batera eskakizun bat salatzeko ikertzen ari gara, azken urteotako zenbait praktika gehiegizkoak direla iruditzen baitzaigu. Adibidez, aseguruak alferrikakoak dira interes tasa baxua aurre ikusten bada baina ez maximoa edo gurutzatutako bermeak.Beste alde batetik kalean salatu nahi dugu batzuek bizi duten egoera gordina, beraien kasua azalduz eta kaleratzeen aurkako borrokari egiteko prest. Ekintza hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.Nafarroan 12 PAH plataforma daude ; Antsoain, Agoitz, Barañain, Berriozar, Iruñea, Orkoien, Iruña, Tafalla eta Tutera artean. Sakanako PAH orain dela urte eta erdi sortu zen. Gure Etxean biltzen gara,ostiraletan, hamabostetik, 18:00tan kasu berriak aztertzen ditugu eta 19:00tan kaltetuen batzarra egiten da.Bukatzeko Ada Colau hitzak gureak egiten ditugu "Ez gara asistentziarako gune bat baizik eta indartzeko talde bat eta gainera denak denen artean babesten eta laguntzen diogu elkarri baldintza berdinetan. Honek desberdintzen gaitu kontsumitzaileen elkarteekiko , karitate entitateekiko edo Gizarte Zerbitzuekiko. Gizarte zibil sendo eta antolatuta baten premia daukagu. "