Gero eta okerrago goaz. Gorroto dut espainol pasaportea eta identitate karneta izatea. Jende nazkagarri hauekin ezin da aurrera joan. Dena salgai eta dena eros daiteke eta zorretan leporaino. Azkena: olinpiada hautaketa Buenos Airesen. Madrildik zer nolako talde lotsagarria bidali zen. Eta zer nolako gastua hainbat lotsagabekoekin. Hori da barregarri gelditzea: "romantic dinner in Madrid de los Austrias". Zer nolako buruak hainbat pentsatzeko.Gaur egun mugidako Madril horretan, Rouco eta Cobos antzeko asko daude erlijio eta justiziako munduak kontrolatzeko. Behin eta berriro ideologia frankista nazkagarrienarekin gabiltza. Ez dago inolako txukuntasun politikorik, gezur giroa bakarrik. FMIk eskatzen du soldatak 100etik 10era jaisteko. Baina soldata jasotzen duen langilerik geratuko da?Kataluniarrek independentzia nahi, eta Austriarrak: "in Madrid de ..." esan bezala ez daude onartzekotan. Dena aldaezina dela dirudi, dezentziarik (txukutasunik) ez, dirurik ez, lapurretak eta azpikeriak denak. Hemendik alde egin behar da. Nik zerbitzu militarretik alde egin nuen, gero Nafarroatik ere nahiz eta hemendik ibili. Kataluniak ez badu independentzia jasotzen, erabakitzeko eskubidea ezeztatzen bada, Frantziarra bihurtzea gero eta garbiago dut. Holandako erregeak esaten duen bezala, ez badago ongizaterako aukera Europan, kanpora, zergatik ez?