Altsasuko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren 5. ildoaren 2. programak "Emakumeak erabateko herritartasunez jarduteko baldintzak" lortzea du helburu eta honekin bat dator "Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egitea xede duen Altsasuko III. Ituna".Altsasuko Udalak, Jesusen Bihotza, Zelandi eta Txirinbulo Haur Eskolako Guraso Elkarteek, Iñigo Aritza Ikastolako Batzordeak, Atenea eta Sakanako Ezgaituen Elkarteek, Altsasu, Olazti eta Ziordiako GZM-ak eta UGTk Ituna sinatu zuten iazko apirilean, NFBIren Bizitza, lana eta familiako eginkizunak Bateratzeko Toki Itunen Programaren ekimen hau.Itunaren ustez, BATERAGARRITASUNAK:• Herritarrei lana eta bizitza pertsonala garatzeko aukera ematen die, jakinda honek ez diela emakumeei soilik eragiten, ondorio garrantzitsuak baititu jendartean, familian eta enpresetan.• Pentsamoldeak aldarazi behar dituela, jendartea bizirik irauteko pertsonak artatzea eta zaintzea ezinbestekoa dela uler dezagun. Zaintza lana emakumeek eta gizonek berdintasunean egin beharreko eginkizuna da, eta berdin gertatu behar da etxeko lanen edota denboraren banaketarekin, guztioi dagozkigun ardurak direlako.• Hau gauzatzeko ezinbestekoa da lan alorrean ere hainbat gauza aldatzea, bertan antzematen baita gehien lana banatzeko orduan dagoen desoreka. Emakumeek bere karrera profesionalean sartu, gelditu eta aurrera egitea ahalbidetzen duten neurriak, langileei beren bizitza pertsonalaren eskaerei erantzun egokia ematen dietenak eta enpresentzako, emakumeak kontratatzeagatik eta bateragarritasunaren aldeko planak martxan jartzeagatik onurak ekartzen dizkieten neurriak hartu behar dira egungo egoera aldatzeko.• Baliabideak, kanpoko laguntzak, denbora eta kontzientziazioa ezinbestekoak dituela, familien beharrak alde batera ez uzteko eta enpresetan aurrera egiteko eta enplegurako prestakuntza jasotzeko.