Zer da SAKANA? Wikipediak dioenez, SAKANA Nafarroako eskualde bat da eta 3 bailaratan banatuta dago, Arakil, Ergoiena eta Burunda. Baina zer esanahi du adibidez, "SAKANA" hitzak japonieraz? Berriz ere Wikipediara jotzen dut eta "SAKANA edo SHUKO", edari alkoholdunekin ematen den janari osagarria da.Baina, aldiz, zer da "SAKANA" guretzat? BAKARRA dela. "SAKANAK" badu mezua, badauka esanahia, badauka bizia. Badauzka sentimenduak, badauzka ametsak, badauzka indarrak, badauzka gabeziak, badauzka mehatxuak, badauzka aukerak. SAKANAK badauka.Zer izango ginen gu, Sakandarrok, Sakana gabe? Ez gara Olazti, Iturmendi, Lakuntza, Lizarraga, Irañeta, Egiarreta edota Irurtzun besterik. Denok Sakana gara. Eta denok batera lan eginda eta indar guztiak talde berean bilduta, ez ahal dugu Sakana indartsu bat errazago lortuko? Gaur egun, mundu globalizatu honetan, "bakarrik" hitza zaharkitzen ari da. Bakarrik ezer egitea ezinezkoa da, ezagutza eta esperientzia edonork du. Beraz, utz diezaiogun gauzak bakarka egiteari eta taldean lan egin dezagun.Helburu nagusi bat eduki beharko genuke guztiok; gaur egun eta etorkizunera begira, Sakanan edonork bizitzeko eta lan egiteko aukera izatea. Eta nola lortuko dugu hori? Dudarik ez izan bakarka lan eginez ez dugula lortuko. Beraz, zein da Sakandar ororen egin beharra? Lehenik eta behin, pentsaera aldatzea; pentsamendu indibidualetik, asmo kolektibora. Herri guztiak berdinak gara, denok gara Sakandarrak eta argi eduki behar dugu, 20.000 buruk, 1-ek baino gehiago pentsatu eta lan egiten dutela.Horregatik, Sakantzen Sareak eskualde guztiaren onura aurkitu nahi du. Eta beharrezkoa dugu Sakandarren pentsaera, lan kolektiboarekin bat eginda egotea.Beraz, goazen denok Sakanaren helburu kolektiboaren alde lan egitera eta jarrai dezagun orain arte bezala lan egiten. Lortuko dugu eta!