Azkenaldian coaching hitza entzun duzu? Ziurrenik bai, zeren eta estutasun garai hauetan coaching-a orain gutxi arte enpresari handi edo goi-exekutiboetara mugatuta zegoena, alor desberdinetako gero eta jende gehiagok (langabetuak, langileak, etxekoandreak, funtzionarioak, ekintzaileak...) eskatzen du.Coach-a izanik, gero eta sarriago beraien edo bikoteen lan galtzearen ondorioz beren egoera ekonomikoaz edo lan egoeraz kezkatuta dauden pertsonak etortzen dira niregana. Pertsona hauek hobeto sentitu nahi dute euren buruarekin edota iristen ez den lan aukera horren ondorioz dauden egoeratik irteteko modua aurkitzeko beste gauza batzuk egin nahi dituzte. Zeren eta gero eta jende gehiago esnatzen ari da eta bere erosotasun eremutik irten nahian, beren bizitzak aldatu nahi dituzte, bakarrik aldatuko diren esperoan egon beharrean.Hala ere, asko dira euren bizitzako gertaeren aurrean jarrera ezkorra eta pasiboa dutenak, beraien erosotasun eremuan jarraitzen dutenak non kexak eta biktimizazioak gero eta indar handiago hartzen duten bitartean, beraien bizitza aldatzeko ezer ezin dezaketelako sinesmen arriskutsua indartuz.Coach-a naizen aldetik, gauzak beste modu batetara egitera animatzen zaitut emaitza desberdinak lortzeko. Badakit ez dela erraza korrontearen aurka joatea, dena gaizki dagoela eta okerragora doala entzuten den bitarten. Horrek jendea beldurra edukitzera eramaten du eta beren egoeraren arduradun beste batzuk bihurtzen ditu. Argi dago lana krisiaren ondorioz galdu baduzu, ez dela zure errua, baina hori aldatzeko eman behar diren pausoen arduraduna zu zara. Guztiok daukagu gauzak aldatzeko potentziala. Berrikasi eta gugan sinestean datza, geure burua berriz asmatzeko, eta hori lortzen laguntzen digu coaching-ak. Horregatik maite dut lanbide hau, bizimodu bat delako eta coaching-a progatzera gonbidatzen zaitut.www.essencoaching.comwww.anamoralescoach.com