Gaixo terminala kartzelatu nahia, etxera ordez ospitaleratu edo isolatutako gaixo larriak, ohera lotuta erradioterapia saioa,... / Isolamenduak, zigorrak / Estraditatuak / Bi desagerturen ikerketak bertan behera utziak / Bizi guztirako kondena bat / Hil zorian emaztea, epailearen baimena arren ikusi ezin izan duena / Istripu bat / Familiartekoei tratu iraingarriak / Hainbat errefuxiatu atxilotuak Frantzian eta Venezuelan... eta udako abar amaigabea. Hodei: gainditu ditu antropologia karrerako lehen azterketak. Poxtiña: hilabeteak daramatza ospitalean noiz artatuko zain. Popi: aurten konplituko du Frantziako kondena, eta azaroaren 4an Espainiara ekarriko dute bertako kondena betetzera. Oihan: Unibertsitatera Sarrerako azterketa gainditu du eta karrera bat hasiko du.Madrilek jarrera bortitz eta itxian darrai. Paranoiarena dirudi udako erasoaldiak. Delitu bihurtu dute presoen eskubideak aldarrikatu eta defendatzea. Delitua da Etxeratekoa edo preso baten senide izatea, preso izatea bera ere. Iruzurra, gezurra, eta ustelkeriaz gainezka, presoak hartu ditu Madrilek politikagintzako baliabidetzat. Ondarroa, Laudio eta Bilboko aferez gain, ETXERATen egoitza eraso dute, udaletxeak mehatxatu dituzte banderolengatik, hainbat eta hainbat ekintza debekatu dituzte. Azkenik 18 pertsona izan dira atxilotuak, presoen eskubideak aldarrikatu eta defendatzeagatik soilik.Baina herriak ez du presoen eskubideen defentsan etsi. Asteburuko Bilboko jendetza izugarria berme. Kartzela politikaren hainbat salaketa Europatik, Estrasburgoko epaia etorriko da. Ez dugu etsiko. Ekarriko ditugu.