Josefina Arregui klinika ez da ohiko zahar etxe bat. Jarduera sozio-sanitarioa dauka, eta gaixotasun mentala duten adinekoak tratatzen dira bertan, jakintza-alor anitzeko tresnekin. Arretarako programak1. Ospitalizazio gabekoak- Kanpoko kontsulta medikoa (Psikiatria eta geriatria) eta ebaluazio neuropsikologikoa. - Fisioterapiako kontsulta (errehabilitazio fisikoa)- Familiaren aholkularitza eta laguntza taldeak, AFANekin batera- Eguneko zentro psikogeriatrikoa- Psikoestimulazio lantegia Alzheimerraren hasierako faseetan2. OspitalizazioaZerbitzuen definizioa:a) Kanpoko kontsulta medikoa eta ebaluazio neuropsikologikoa: Dementziak edo beste nahasmendu psikiatriko batzuk dituzten edo izan ditzaketen pertsonen diagnostikoa, tratamendua eta orientazioa. b) Fisioterapiako kontsulta: aldakan ebakuntza izan dutenentzat, edo garuneko infartuarengatik mugitzeko arazoak dituztenentzat, etab. Patologia horiek errehabilitazio fisikoa behar dute, pertsonen autonomia handitzeko.c) Familiaren laguntza taldeak: gaixotasunari aurre egiteko, familiari orientazioa eta entrenamendua ematen dioten taldeak.d) Eguneko zentroa: dementziak edo beste nahasmendu psikiatriko batzuk dituzten gaixoentzako eguneko arreta. e) Psikoestimulazio lantegia Alzheimerraren hasierako faseetan daudenentzat: estimulazio kognitiboko ariketak, dementziaren hasierako faseetan dauden gaixoentzat. f) Ospitalizazioa: unitate honen helburua da ospitalizatu gabe tratatu ezin diren adineko dementziadunen diagnostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa.