Hara-kiri

Eduardo Galan 2013ko urr. 18a, 00:00

Attack, munduko justizia ekonomikorako existitzen den giza mugimenduaren web-ean irakurri nuen, eguneroko zutabean,  FMI-k azken aldian argitaratutako txosten batean, dirudienez, zera dioela: "Herritarren bizi itxaropena luzatzea, arrisku finantziero bat da estatuen ekonomietarako". Argi dago, beti termino ekonomikoetan hitz eginez, agureak eta jubilatuak ez direla gizartearentzat pertsona produktiboak, gehienek ez baitute dirurik ematen ezta produktuak ekoizten, eta beraiei pentsio ridikuloa ordaintzeaz aparte, giza-estatutarako gastu pilo bat direla, baina gure agureei "arrisku finantzieroa" deitzeak mesprezu bat iruditu zitzaidan.Ez dut uste gure eta datozen belaunaldikoak kapazak izango garenik  gure guraso, aitona edo amonek egin duten lan adina egiteko, ezta gainbehera dagoen ongizate estatua mantentzeko. Beraz, errespetu pixket.Christine Lagardek - FMI-ko zuzendariak- ere, dirudienez, dio, munduko ekonomia askok eta askok ongizate estatuarekiko adikzioa dutela, estatu horrek ematen dituen zerbitzuek pertsonenganako adikzioa sortuz eta soluzio bakarra, pertsonak, adikzio horietatik desengantxatzea dela. FMI-rentzat, pentsioak kobratzea, medikuarenera joatea edo dependentziarako dirulaguntzak ematea, tabakoa erretzea, kokaina esnifatzea edo heroina txutatzea bezalakoa da.Badaukat nik beste soluzio bat, Japonian bezala, gure guraso, aiton eta amonei hara-kiri egitea eskatzea, hau da, labaina sabelean sartu erraiak atera arte eta, badaezpada ere, ziurtatzeko adikto hauek erditik kentzen ditugula, guk atzealdetik katana - japoniar ezpata- batekin, beraien burua moztu. Hilda txakurra, hilda amorrua.Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com