Nola jaitsi igotzen uzten ez badizute? Hori da Sakanako euskara zerbitzuak bere azken ekintzekin lortu nahi duena. E.Hko txoko guztietan euskara ikasi nahi duen guztia esku zabalik hartzen da Altsasun eta Olaztin izan ezik.Nola da posible euskaraz jolastu nahi duten haur eta gazteei ateak ixtea euskararen erabilera hutsaren hurrengoa den herri batean? Sakanako euskara zerbitzuak non ikusi du euskara ikasteko eta batik bat euskaraz jolasteko eskakizun berezi batzuk bete behar direla? Gogoa eta ilusioa besterik eskatu behar ez direnean?Ekintza hauekin, espaloian poliki-poliki dabiltzan haurrak animatu beharrean espaloian jarraitzeko ilusioa eta gogoa besterik ez dituzue kentzen, nire ama-hizkuntzaren kalterako.