"Sagrado Corazón" Ikastetxeko irakasle bat naiz eta dirudienez, gure 3 ikasleri Olaztiko " Udan Euskarazen" eta "Larunblain" parte hartzea galarazi zaie B ereduan ikasten dutelako.Nire amonari txikitan, euskaraz hitz egiteagatik eraztuna jartzen zioten klasean eta hori gaur egun inork ez dugula onartzen uste dut; baina... ekintza hau ez al da haur batzuk, bere buruaren jabe ez diren haur batzuk, inozentzian bizi diren haur batzuk, kanpoan utzi, ateak itxi, etiketa zehatz bat jarri eta herri mailan baztertzea? Integrazioaren eta berdintasunaren aldekoak ginela uste nuen...Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek egiten ez dutelako baizik.Pertsonalki, noski D ereduaren aldekoa naizela, baina hobea iruditzen zait B eredua (%80 euskaraz) A eredua baino. Zorionez edo zoritxarrez, jende oso anitza ezagutzea tokatu zait bizitzan zehar eta ezberdinak onartzen ikasi dut. Olaztin, jarduerak euskaraz gehien behar dituztenei, ateak itxi zaizkie.Egin dezagun denok batera, bakoitzak ahal duen neurrian euskararen alde; ez dezagun inor baztertu eta hezi ditzagun gure kimuak EUSKARAZ!