Udalaz gaindiko plan eta proiektuak UPrS ezohiko tresna dira eta udalen iritziaren kontra erabiltzen direnean, udalen eskumenenak urratzeko eta iruzur egiteko baliabide bihurtzen dira. Portland-en UPrS xede horrekin sortu zen, Olaztiko hirigintza ordenamendua eta Portland-en errausketa proiektua bateraezinak zirelako.Eta horrelaxe onartu zuten batere lotsarik gabe sustatzaileek beraiek ere. Udal-eskumen lapurreta horrek eta UPrS-ri egiten zaion iruzurrak oso ondorio larriak ekarriko lituzke, horrela, herritarrek, zonaldeko udalek, nekazal eta abeltzain sindikatuek, turismo kontsortzioek adierazitako gaitzespenaren aurka, Sakanan milaka tona zabor, plastiko, pneumatiko, lohi, ... erraustea baimenduko lukeelako.24an bozkatuko da UPrS-en legea aldatzeko Foru Lege Proposamena. Ekimen honek ezohiko tresna hauen neurriz kanpoko aplikazioa zuzendu beharko luke, eta honen adibiderik argiena Portland-en UPrS-a da.3MB Plataformak, lege bat ezin dela proiektu jakin batendako bereziki egin uste du, neurriz kanpokoak eta iruzurtiak diren, udalen eskumenak saihesteko sortu diren eta gainera ondorio askoz ere larriagoak izango dituzten beste batzuk kanpoan utziz.Sakanan jokoan dagoena sekta baten mesedetan egindako diru xahuketa baino askoz ere gehiago delako, Koplowitztarren mesedetan herritarren osasuna eta baliabideak galtzeko arriskuan gaudelako. Legeak zuzena izan behar du. Beste era batera eginez gero, UPrS-en akats bera errepikatuko litzateke, hau da, iruzurra eta neurriz kanpoko nahikeria.3MB Plataformaren ustez, herritarrek ezingo lukete ez ulertu ez jasan Portland-en UPrS kriminalaren eraginpeko eskualdeen eta Sakanaren aurkako baztertze gehiago. Horren harira deituko diren mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu