Parlamentuan eman den Udalez gaindiko Proiektu eta Planen (UPrS) legearen aldaketari buruzko eztabaidak agerian utzi du PSNk duela orain artean Nafarroan aplikatu den UPrS bidegabe, larri eta kontrako erantzun sendoenik jaso duenaren etorkizunaren giltza, eta beraz, gure eta gure seme-alaben osasunarena ere bai."Argi eta garbi hondakin errausketaren kontra gaude, energia-berreskupenarekin edo gabe (errauskailuak, zementu-fabrikak, labe garaiak edo antzekoak) Madrileko Komunitateko eremu osoan" dio Madrileko PSOEk (PSM) bere XII. Kongresuan. Nafarroan Jimenezen eta UGTren PSNk beste zerbait dio, baina Sakanan bakarrik, ez Tafallan edo Tuteran, eta horrela gure osasunarekin beraien politika joko zikinak ordaintzera kondenatzen gaituzte.Portland-en UPrSren kontra dauden talde politikoek ez lukete gai honen aurrean beraien ekimen politikoa iparrik gabe eta banaturik dabilen PSNren posizioaren menpe jarri behar, jakinik gainera Jimenezek jarrerak bateratzeko agindu duela alderdian. Dagokion garrantzia eman beharko liokete Portland-en UPrSak dakarren arrisku larriari eta UPNk eta PSNk herritarren osasunari eta inguruko eskualdetako baliabideei adierazitako begirune eskasari.Portland-en UPrSaren kontra dauden talde politiko guztiei beren jarrera argia adierazteko eskatzen diegu, ezin dutelako beste egun bakar batez berriz ere Sakanarako bidegabea eta baztertzailea den lege honen ondorioen erantzunkide izaten jarraitu.