...Ez da zoritxarra izan.Edozein hiztegietan begiratzen badugu, zoritxarrekin, ezbeharrekin, istripuekin.... bat etortzen da.Baina Lampedusakoa ez da hondamendi klimatiko bat izan; ez da kalte edota galera materialik izan, eta ez zaio maite dugun gertuko inori gertatu.Eta ez. Ez da zoritxarra izan.Erakundeek sentimenduei so eginez erantzun dute, emozioetara jo dute, hildakoekiko sentiberatasunari oihu eginez. Baina guzti horren atzetik, egoera juridiko-politiko eta ekonomikoa ezkutatzearen ahalegina dago.Ontzi horretan zihoazenak, Eritrea eta Somaliako biztanleak ziren gehienak, munduko zonalderik txiroenetako biztanleak, goseteak eta gerrak jotako zonaldetakoak. Ez zuten bidaia hori abentura grinaz egingo. Beste modutara iristea ezinezko dutelako (hegazkina hartzea edota visadoak lortzea) erabakiko zuten bide hori hartzea.Sami Naïr-ek dioen moduan "haien jasan ezineko egoeratik atera nahian ezbeharrarekin topo egitera abiatuko ziren"."Etortzen jarraituko dute, hiltzen jarraituko dute, historiak berak adierazi baitu ez dagoela ametsak geldiaraziko dituen mugarik"Pertsonen mugimendu globala bultzatu nahian batetik, baina mugimendu horren menpe bestetik, kontraesanez beteriko sisteman bizi gara. Aberastasunaren eta herrien banaketa ezberdinean oinarritzen dena.Aldi berean pertsonen mugimendu librea debekatzen duten toki itxi eta harresiak eraikitzen ditugu.Italiako Bossi-Fini "anti-migratzaileen" politika, EBko zuzendaritza, eta atzerritartasunerako erregulazio anitzek, pertsonen heriotza zaildu edota saihestu beharrean, akabera tamalgarri hori errazten dute. Europako legedi "anti-migratzaileak" eta bereziki Italiako 189. lege xenofoboak (2002) badu zerikusirik Lampedusako gertakizunean.Hortaz, orain Lampedusan gertatutakoa berriro gerta daiteke. Eta, modu batean edo bestean, denok gara horren erantzule. Norberak hausnar dezala.....