Pantailak eta teknologia berriak gure eguneroko famili bizitzaren zati dira dagoeneko. Baina ... onak ala txarrak dira?Beste mila gauzekin gertatzen den bezala, ezin dugu esan onak edo txarrak direnik, erantzuna, baliabide hauei ematen diegun erabileran aurkitu dezakegulako. Egiten dugun erabileraren arabera, emaitza positiboak lor ditzakegu edota arriskuekin ere topo egin dezakegu. Labana bat ona edo txarra dela esan dezakegu? Hor duzue argitzeko adibide bat. Familiei tokatzen zaigu batez ere gure seme-alabak txikiak direnetik teknologia berrien inguruan hezitzea. Zenbat erabil ditzaketen, zein momentutan, nola, zein lekutan ezarri daitezke... Gurasoak dira, beraz, funtsezko eginkizun nagusiena daukatenak, ahal den neurrian erabilera egokiena zein den erakusteko momentuan. Puntu honetan limiteak, arauak... sartzen dira jokoan gura seme-alabekin. Helburua, arriskuak gutxitzea izango da eta bide batez atera dezaketen gauza positibo gehienak erakustea. Beraiekin.Hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Drogomenpekotasun Prebentzio Programetatik gai hau gurasoekin tailerren bidez lantzen dugu. Bertan gurasoek teknologia berriak ezagutzeko aukera dute eta helburuak; jakin, babestu eta hezi dira.Lehenik eta behin, pantailek zein abantaila eskaintzen diguten eta zein arrisku dakarten jakin nahi dugu; bigarrenez, gurasoak bultzatu nahi ditugu, mota horretako baliabideen erabilera desegokiak sortzen dituen arriskuetatik familia babesteko arauak ezartzera , babestu ; eta, azkenik, ikus-entzunezko baliabideen eta komunikazioko teknología berrien erabilera arduratsua sustatzen duten ohiturak sortzen lagundu nahi dugu, hezi Ideiak:- Ezagutzeko: Gurasoa bazara eta ez bazara trebea teknologia berrietan, zergatik ez galdetu zure semeari nola egiten den? Berarekin denbora pasatzeaz gain, dohain, baliabidea ezagutzeko aukera ematen dizu. Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten tailerretara joateko aukera ere badago. - Babesteko: babes arauak jartzea oso garrantzitsua da, hauek familien ezaugarrien arabera sortuko direlarik. Arau hauek seme-alabekin negoziatzea egokia da, beren iritzia kontutan hartu dugula ikustea garrantzitsua baita beraientzat. Orduak finkatu: Egunean edo astean zenbat orduz erabili daitezkeen.Lekua: kontutan izatea non dauden kokatuak, adibidez ordenagailua egongelan jartzea gomendagarria da.- Hezteko: Teknologia berrien kontsumo autonomo eta arduratsua bultzatzeko ditugun tresnarik onenak hauek izan daitezke: gure seme-alaben aurrean gu geu eredu izatea, beraiekin arauak negoziatzea eta arrazoitzea eta hauekin elkarrizketa sustatzeaHausnarketa moduan pentsazen jar gaitezke ea zenbat teknologia berri erabili genituen atzo (movila, ordenagailua...)... Gu gara gure seme-alaben eredua, beraz, arauak ere guretzat ere jarri beharko genituzke, ezta!!!