Gaurko idatzia propaganda egiteko erabili nahi dugu. Ez pentsatu merkatuaren hatzaparretan erori garela eta publizitatearen bitartez edozein gauza saltzeko bidean jarri garenik. Ezta gutxiago ere. Etorkizunaz hitzegingo dugu gaurkoan, euskal herritarren eskubideetaz alegia ez bait dago etorkizunik eskubide sozialik gabe.Bide honetan hainbat mugimendu sozial eta sindikal Euskal Herriko gutun soziala lantzen hari gara.Zergatiak laburbilduz hau esan genezake. Gaur egun gure herriak ez du bizi duinerako eskubiderik eta bizimodu duin hori zor zaio. Ez dugu errepikatuko egoera honetara zeintzuk ekarri gaituzten zeren ordua da gure aldarrikapen sentituenak batzeko eta frente komun bat martxan jartzeko aurrera egiteko.Euskal herriko gutun sozialak oinarri sendoak ditu, bere hastapenean kolektibo eta pertsona ugarik hartu dute parte baina argi geratu behar da gutuna guztion artean eratu beharreko zerbait dela. Horretarako hurrengo hilabeteetan prozesu bat bideratuko da non guztion partehartzea bermatuko duena. Abianek bat egin du prozesu honekin eta honen berri eman nahi genuen. Guztion ekarpenak ezinbestekoak dira zeren eta eskubideak guztioi dagozkigu eta lan horretan buru belarri murgilduko gara. Hemendik eta Abenduaren 14a bitartean gutunaren hitzaurrea eta printzipioak izango ditugu eztabaida gai. Honako web orrian orain arte egindako zirriborroak aurkituko ditzakezue: www.eskubidesozialenkarta.com.Gure ustez gutun sozialak etorkizuneko euskal herria eraikitzeko oinarriak jartzen ditu eta horrek indarberritzen gaitu.