"Kasu honetan, Larunblai eta Iseka haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin sortutako jarduerak dira. Haurren eta gazteen artean euskarazko harreman-sareak sortu eta indartu nahi dira, euskara haien komunikazio hizkuntza izan dadin."Eta horrek izan behar du helburua. Programa hauetan egonda, haurren batek ez badu euskaraz hitz egiten, gurasoekin hitz egin eta behar diren neurriak hartu mesedez. Gure hizkuntza bost axola zaien gurasoek ez dituzte euren haurrak horrelako ekintzetara apuntatzen eta hori haurraren euskara mailan ere sumatu egiten da. Baina ezin zaio aldez aurretik ume bati aterik itxi, heldu bat ez delako.Beste alde batetik, Nafarroako hainbat egunkarik albiste hau beren ikuspuntu pertsonala adierazteko erabili dutela iruditu zait eta gogorarazi nahiko nieke, albisteak gertakizun bati buruz informatzeko direla eta ez, hauek manipulatzeko.Eta amaitzeko, berriro diot, elkartu gaitezen helburu hori aurrera eraman eta Euskararen alde egiteko!