Sexu eta Ugalketa osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko legearen hiru urteko indarraldiaren ostean, bere eraginkortasuna aztertu daiteke emakumezkoen eskubideen babesa bermatzeari dagokionez.Bere garaian testuaren alderdi garrantzitsuenak eta positiboenak zirenak azpimarratu ziren jada.Lehenik eta behin, nahiko zabala den legea planteatzen da; bertan abortua despenalizatzeaz gain, sexu eta ugalketa osasuna deritzona ere aipatzen baita. Hori aurrerapauso garrantzitsua, eta abiapuntu egokia da, sexu eta ugalketa eskubideak aintzat hartuta, sexu-hezkuntzari eta antisorkuntzari buruzko politikak oinarritzat hartzen dituelako. Bigarrenik, Legeak haurdunaldiaren borondatezko etetea haurdunaldia 14. astera bitarte inolako arrazoirik edo justifikaziorik gabe ahalbidetzen du.Legearen alderdi negatiboak ere nabarmendu behar dira; oraindik abortuaren figura Zigor Kodearen barnean sartua dago emakumezkoaren borondatez, eta epeetatik eta kasuetatik kanpo egiten denean.Bestetik, lege idatziaren eta praktikaren arteko amildegia begibistakoa da; legeak abortuaz haragoko erregulazioa aurreikusten duen arren, sexu eta ugalketa eskubideak ere arautuz, hori guztia praktikara eramatea iruzur ikaragarria izan da. Gabezia handiak baitaude: hezkuntza politiketan - hala irakaskuntza arautuan nola osasun-hezkuntza berezian - , edo nahi gabeko haurdunaldiei buruzko sentsibilizazioa eta kontzientziatzeko neurrietan, gazteei zuzendutako sexu hezkuntza programa eskasak...Guzti honen adibide mingarria dugu, Etxarriko Emakume Arreta Zentruan eman den zerbitzuaren murrizketa, sexu hezitzailearen lanaldia erdira jeitsiz. 90.hamarkadatik hona nafarroan sexu hezkuntzari dagokionean atzera pauso ikaragarriak pairatzen ari gara. Egun eskubideen murrizketa, zerbitzu publikoen pribatizazioa eta gizarte politika publikoen deuseztatzea gertatzen ari den egoera orokorrean, sexu eta ugalketa eskubideetan ere atzera pausoak ematen ari dira beharrak asebetetzen ez dituzten eta emakumezkoen bizi-baldintzetan atzerapausoak ekarri dituzten politikak martxan jarriz. Emakumearen Batzordean, gai honekin kezka daukagu, uste dugulako eskubide eta bermeak ez direla soilik Etxarriko Osasun etxera murrizten, horrek jendarte osoan du eragina, osasungintza murrizketekin batera ematen den sexu beharren arretan, ikastetxeetan, sexualitatea ikusteko ikuspuntuan, urte luzez lortutako borrokan lortutakoaren atzerakadan... ematen delako. Horregatik parekidetasunerako bidean lanean jarraitu nahi dugu! Bakoitzak guregandik hasita,guztiok dugulako zer aldatu!