Zorionez, zahartzaroak aktibitate sexualean baino ondorio bortitzagoak sortzen ditu kirolean, laneko jardueretan, bistan, entzumenean, memorian,... Hala ere, sexualitatean isilpeko arrastoa uzten doa.Sexuala den guztiarekin bezala, gorputzean sortarazten dituen aldaketak ezberdinak dira gizon eta emakumeetan. Garai honetan fenomeno oso interesgarria gertatzen da: zahartzaroak berdintzen du gaztaroak desberdindu duena.Testoesteronaren mailaren jaitsierak gizon adinduak desmaskulinizatzera eramaten ditu (beraz, feminizatzen doaz) eta estrogenoen mailaren jaitsierak emakume adinduak desfeminizatzera eramaten ditu (beraz, maskulinizatzen dira). Sexu bakoitzak hasitako ibilbideak bestearengana hurbiltzen du. Sexuen arteko erantzun sexualak ere berdintzen dira: intentsitate eta presa gutxiagorekin; estimulu lagungarri gehiagoren beharra (físikoak eta sinbolikoak). Bien orgasmoak intentsitate gutxiagorekin azaltzen dira, baina gorputzeko zona erogenoen sentsibilitatea handitu egiten da (gehien bat ezezagunenak direnak). Badirudi aro honetan bi gorputzek elkar ulertzea erabaki dutela, baina koitoaren exekutibitatetik kanpo. Emakume adinduak (nahiz eta kanpoko estrogeno aporteak hartu ahal izan), duela denbora luze ez dituztela hilerokorik eta obulurik. Hala ere, obulutegiak ez daude zeharo itzalita. Ez dituzte estrogenorik fabrikatzen, baina bai androgenoak eta estronak. Horregatik pubiseko ilea, azaleko elastikotasuna, ileko diztira eta bolumena eta titien tentetasuna galtzen dute. Bular-gerri-aldaken proportzioa ere aldatu egiten da. Bajina laburtu, estutu, elastikotasuna galdu eta lehortu egiten da. Bajinaren paretak meheagoak eta ahulagoak bilakatzen dira. Aluan ere aldaketak sortzen dira. Ezpainak finagoak bihurtzen dira eta klitoria handitu egiten da. Batzuetan pisaren galera areagotzen da.