Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (HKP) sari hau jaso du Parlamentu Europarraren eskutik, bere meritua: auto-antolaketa eta giza eskubideen urratze sistematikoaren salaketa egitea.HKPk 2013 Europar Hiritar saria jasoko du baina ez du ahazten Europa kokatu behar dela Espainiako hipoteka-gatazkan eta legeak egin funtsezko eskubideak berma daitezen Europar Batasunean (EB). HKPk ez du lan egiten sariak lortzeko, baizik eta justizia eta giza eskubideak bermatzeko.HKPk nabarmendu nahi du kaleko pertsonen sufrimendua, eta alderdi politiko batzuen borondaterik eza funtsezko eskubideak defendatzeko garaian.Gogorazten dizuegu HKPk proposatutako Herri Lege Ekimenak (HLE) 1.400.000 sinadura baino gehiago jaso zituela. Ekimeneko eztabaida Kongresuan burutzen zen unean, EB auzitegiak deklaratzen zuen Espainian ilegalak direla, 450.000 eta gehiago betearazpen-prozesu hipotekadunak eta nabarmendu zuen demokraziaren bahiketa, berriro, bankuko eta finantza-erakundeetako interesen aldetik.HLEk defendatzen du hipoteka-egitearen aurrean, pertsonek bere zorra kitatzeko , interesak eta kostak barne, etxebizitza hipotekatua ematea, zorra desagerraraziz, (ordainean eman atzeraeraginezkoa).HLEren proposamena da:1. Ordainean eman atzeraeraginezkoa.2. Kaleratzeen paralizatzea.3. Alokairu Soziala. Ezin da izan hileko soldataren % 30 baino gehiagoko alokairua, 5 urteko denboraldi baterako.Guztiek dakizuenez bezala, PPk eta bere gehiengo osoak proposamen hau zapaldu zuela.Jada Thomas Jefferson-ek (AEBko 3. presidenteak) 1802an esan zuen: "Pentsatzen dut banku-erakundeek gure askatasunerako askoz arriskutsuagoak direla armada osoa borrokarako prest baino. Egun batean, herri amerikarrak baimentzen badu banku pribatuek bere dirua kontrola dezaketela, bankuek eta horien inguruan loratuko diren erakunde guztiek jendeari edukitze guztia kenduko die, hasteko inflazioaren bidez, gero errezesioarekin, eta azkenean seme-alabak esnatuko dira etxea eta babesik gabe, bere gurasoek konkistatu zuten lurraren gainean".Ez ezazu utzi zure eskubideak gutxiesten, ez zaitez lotsatu bidegabekeriengatik eta banketxeek egin dituzten gehiegizko erabilerengatik. PAHra hurbil zaitez, zuri laguntzeko gaude eta zure laguntza behar dugu. AHAL DA!!