Iragan urriaren 22an, José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Kontseilaria bilera batean elkartu zen Sakana, Leitzaran, Urumea eta Araxes eskualdeko udal ordezkariekin. Bilera bukatu ondoren Nafarroako Gobernuak prentsari eman zion mezua aski urrun dago topaketan izan ziren hitzetatik.Hartara, Kontseilaria saiatu zen iritzi publikoari ontasunez betetako egoera baten berri ematen, nahiz eta udal ordezkariek deskribatu ziotena erabat kontrakoa izan. Kontseilaria Nafarroako Gobernuaren jokaeraren onurak saltzen ahalegindu zen, baina udal ordezkariek udalak pairatzen ari diren finantza egoera latzaren berri eman zioten, gero eta larriagoa baita. Era berean, finantzatze lege berri bat eskatu zioten, udalek herritarrendako oinarrizko zerbitzuak emateko aukera izan dezaten, legegintzaldi osoan pasabideetan barnako harat-honatetan miseriak kudeatzen ibili gabe.Toki entitateei finantza nahikotasuna emateko beharraren eta borondatearen gaineko baieztapen erretorikoen lekuko izan gara maiz, baina egindakoak argi erakusten du hartutako bidea kontrakoa izan dela eta murrizketa sistematikoek —gero eta handiagoak— udalen finantziazioari eta beren funtzionamenduari zuzenki eragin dietela. Egiazki, hau gertatu zen bileran: udal ordezkariek duintasuna eta finantziazio nahikoa eskatu zituzten, gure udalek benetako beharrei aurre egin diezaieten, eta, horren aurka, behar horiei irtenbidea emateko inolako planik martxan jartzeko aukera ukatu zutenen jarrera.Egoera larria denez, gutxi batzuen onurarako diren proiektu erraldoien gainetik lehentasuna eman behar zaie tokiko azpiegituretan dauden behar hurbilenei. Era berean, udal eskumenen esparru garbia zehaztu behar da behingoz, baita eskumen horiekin bat datorren finantziazioa ere, aitzakiarik eta alferrikako atzerapenik gabe.