Burunda mendebaldeko gizarte zerbitzuak sare sozialetan

Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 2013ko aza. 22a, 00:00

Lastaila akaberatik Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Twitterren eta Facebooken kontu bana du. Guztiongandik gertuago egoteko asmoz sortu ditugu.Haien bidez Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin lotutako mota guztietako albisteak zabaltzeko asmoa dugu. Bai guk antolatu ditzakegun jarduerak, bai interes orokorrekoak izan daitezkeenak ere.Pertsonengana iritsi nahi dugu; erabilgarri izan nahi dugu; egiten duguna ikus dadila nahi dugu. Gustatuko litzaiguke Twitterreko eta Facebookeko kontuak informazio erreferente bihurtzea.Gure profiletan, esaterako Jaibusaren ordutegien, Gozamenez programako jardueren, gurasoendako antolatutako tailerren, diru-laguntzak, bainuetxe, eta bestelakoen berri emanen dugu.Elkar ikusi nahi dugu. Zuek guri iradokizunak eta jarduera proposamenak egitea, gu kontuan izatea gustuko litzaiguke. Dagoeneko Facebooken 428 gara. Twitteren 57.Hona non opatu gaitzakezuen: Twitter: @ssbaltsasu Facebook: https://www.facebook.com/ssb.altsasu