Gaur metafora interesgarri bat uzten dizuet eta espero dut ondorio garrantzitsuak ateraraziko dizkizuela.Bi otsoGoiz batean Cherokee tribuko buruzagiak bere bilobari hitz egin zion bizitzari buruz:Esan zion:Burruka handi bat gertatzen ari da nire barruan, burruka beldurgarri bat, bi otsoen arteko burruka:Bat gaiztoa da: haserrea, tristura, jeloskortasuna, ezkortasuna, oilarkeria, kulpa, gezurra, nagusitasuna, gutxitasuna,beldurra, harrokeria eta berekoikeria da.Bestea ona da: poztasuna, bakea, amodioa, umiltasuna, laguntasuna, itxaropena, ontasuna, eskuzabaltasuna, lasaitasuna eta fedea da.Bilobak minutu batez pentsatu ondoren aitonari galdetu zion: ¿Zer otso ari da irabazten? Cherokee zaharrak erantzun zion: zuk elikatzen duzuna.Eta zu zer otso ari zara elikatzen zure bizitzan?Gelditu zaitez metafora honetaz pentsatzen.Egunean zehar zenbat aldiz aukeratzen duzu okerreko otsoa elikatzea?Aste honetan zure burua behatzera gonbidatzen zaitut, normalean gure komunikazioak beti egin duguna egiten jarraitzeko dugun modua islatzen du, geure buruari eta besteei esplikazioak ematen dizkiegu gure egoerari buruz, horrela gure jarrera geldia eta egonezina justifikatuz; azken finean, ez dugu pausorik ematen gauden konfort gunetik ateratzeko nahiz eta arriskutsua eta kaltegarria izan gauden gunea.Nire galdera: Horrela nahi duzu gauzak aldatzea zure bizitzan?Egunero egiten da zoriontasunera eramaten zaituen bidea, nahi duzun ongizate egoerara. Beraz, egunero aukeratu behar duzu zer otso elikatu, zeren eta bizitzan beti daude egoera, gertaerak edo erlazionatzen garen pertsonak, erraztu egiten digutenak kaltetzen gaituen otsoa aukeratze;, hala ere, zure eskuetan dago gauzak aldatzea zure bizitzan, zuk zure kabuz aukeratzen baduzu.www.anamoralescoach.comwww.essencoaching.com