Mozal legea

Eduardo Galan 2013ko aza. 29a, 00:00

"Zer moduz? Ba, ezin gara kexatu. Beraz, ondo doakizue? Ez, ez. Ezin garela kexatu esan nahi nuen." Herritarren Segurtasunerako Aurreproiektuaren zirriborroa, lehengoko "Corcuera" edo "Ate ostikada" eta gaurko "Fernández" edo "Mozal" legeak, Estatuko Barne eta Justiziazko Ministerioek Moncloa-ko labeetan egindakoa, gizarteari zerbizatzeko prest dauka gure gobernuak.Honetan, orden publiko, erlijio, kirol edo beste entretenimendu gertaeretan, eta Kongresuko, Senatuko, Autonomi legebiltzar edo Goreneko Epaitegien aurrean, administrazioari komunikatu gabeko kontzentrazioak antolatzen badira, nahiz eta momentu hartan hauek ez izan jarduera, arau-hauste hau oso larri bezala agertzen da non, partehartzaileei edo antolatzaileei 30.001 €-tik 600.000 €-ra isuna jarri dakieke. Kasu praktiko bat: Abuztuak 15, goizeko 03:00-tan ERE batean murgildutako langileen manifestazio bat Nafarroako Parlamentuaren aurrean.Halaber, arau-hauste oso larritzat agertuko da ere Estatuko Segurtasun Indar, bere kide edo hauen esku-hartzeen irudi grabaketak kamaraz edo mugikorrez hartzen badira interneten, adibidez, zabaltzeko non polizien ohore-eskubidea edo bere irudia ahultzen dituztenak. Esate baterako, nork ez ditu ikusi Bartzelonako kaleko irudi horiek, zeinean 8 Mossos de Esquadra-ko esku-hartze batean hauek, ostikoka, lurrean zegoen gizon hura erahiltzen? Lege honekin, irudi horiek grabatu zituenari, isuna jarri daiteke.Nahi gabe burura datorkit Francisco de Quevedo-k  esandakoa "Justizia gutxi dagoen tokian, arriskutsua da arrazoia izatea" eta honen ondoren Gila umoristaren, "mundua geldi dadila, nik jaitsi nahi dut eta" egin nahiko nuke.Kexak, iritziak, iradokizunak: dudugalan@hotmail.com