Asteburukoa ez da jardunaldi ona izan gure taldeendako. Bigarren postua galdu du Altsasuk San Jorgerekin bina berdindu eta gero. Iruñerrian jokatutako partidako lehen zatian San Jorgek dominatu zuen eta Iruñeko taldea 2-0 aurreratu zuen. Bigarren zatian San Jorgek dominatzen jarraitu zuen baina Altsasuk egoerari buelta ematea lortu zuen. 63. minutuan Darlinek Altsasuren lehen gola sartu zuen eta 98. minutuan Altsasuk berdintzea lortu zuen Iñakik. Altsasuk puntu bat ekarri zuen Iruñetik.
Etxarri Aranatzek Beti Kozkor liderra hartu zuen San Donato futbol zelaian. Lehen zatian gauzak ongi atera zitzaizkon Lekunberriri, atsedenaldira lau goleko aldearekin joan baitziren. Onartu beharra dago Etxarrikoen akatsengatik etorri zirela gol horietako gehienak. Bigarren zatian Etxarrik dominatu zuen eta bi gol sartzea lortu zuten, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta 2-4koarekin konformatu behar izan zuten etxarriarrek. Aipatzekoa da Beti Kozkorrek protestaka pasa zuela bigarren zatiko tarte handi bat.
Bukatzeko, Lagun Artea B-k eta Berriozarrek hiruna berdindu zuten Lakuntzan jokatutako lehian. Partida oso lehiatua izan zen, azken minutura arte, eta bi taldeek garaipena izan zuten eskura. Berriozar 1-3 aurreratu zen eta Lagun Artea Bk erremontatzea lortu zuen, hiruna berdinduz, eta hortik aurrera bietako edonork irabazi ahal izan zuen. Baina partida puntu banaketarekin despeditu zen.
Sailkapena
Erregional mailako 4. multzoko liderra Lekunberriko Beti Kozkor da, 29 punturekin. Berdindu eta gero Altsasu 3. Postura jaitsi da, 23 punturekin. Amaya bigarren postura igo da, 26 punturekin. Etxarri Arantz 15.a da, 10 punturekin, eta Lagun Artea B 9.a, 17 punturekin.