Sakandarrak bertsolaritzaren tenpluan

Guaixe 2013ko abe. 16a, 14:00

Amets Arzallusek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia

Barakaldoko BEC-ek hartu zuen atzo Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete zuten eraikina. 81 sakandar hartuta bi autobus abiatu ziren 7:30ean Bilborantz, eta beste hainbat haien ibilgailuetan joan ziren. Ibar guztiko herrietako bertsozalek gozatu ahal izan zuten final ederraz. Amets Arzallus txapelduna eta gainerako zazpikotearen lana txalotu zuten.

Aretora sartu eta puntual hasi zen finala. Goizeko saioa 14:45era arte luzatu ziren. Bazkaltzeko batzuk BEC-en bertan egokitutako espazioa baliatu zuten. Beste batzuk aretotik atera egin ziren eta izan zen Bertsozale Elkarteak eskainitako bazkarian gelditu zenik. 16:15ean, ekin zioten berriro bertsolariek lanari eta 20:00etarako jakin izan zen Lujanbiok edo Arzallusek jantziko zutela txapela. Eta bertso goseak aseta, sakandarrak etxerako bidean jarri ziren. Sakanan 23:00etan zeuden.

Puntuazioa
Amets Arzallus         1737,5
Maialen Lujanbio      1686,5
Igor Elortza             1164
Aitor Mendiluze        1155
Aitor Sarriegi           1106
Unai Iturriaga          1099
Beñat Gaztelumendi 1099
Sustrai Colina          1082,5

Erlazionatuak