Aspeko pilotariak Leitzan

Guaixe 2013ko abenduaren 17a

Tartean zeuden Aspeko pilotari sakandarrak

Aspeko pilotari eta teknikariak Leitzan bildu ziren atzo. Goizean bilera egin zuten guztiek eta gero bazkaltzera bildu ziren, Arakindegia jatetxean. Tartean zeuden Joseba Ezkurdia, Aitor Zubieta eta Jose Javier Zabaleta pilotari sakandarrak. Bestalde, Asegarcekoak gaur Oliteko Marco Real upategian bilduko dira.