Bihar Binakako Pilota Txapelketa aurkeztuko dute

Guaixe 2013ko abenduaren 17a

Zubieta, Ezkurdia eta Zabaleta ariko direla espero da

Bihar aurkeztuko dute, Bilbon, Binakako Pilota Txapelketa. Badirudi Aspek ondoko pilotariak aurkeztuko dituela: Titin, Xala, Martinez de Irujo, Barriola, Merino II, Aitor Zubieta etxarriarra, Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Jose Javier Zabaleta etxarrendarra. Asegarcen Aimar Olaizola, Oinatz Bengoetxea, Pablo Berasaluze, Mikel Beroiz eta Jon Ander Albisu ariko dira, baina zalantzak daude Mikel Urrutikoetxea, Mikel Idoate, Aritz Begino, Apraiz eta Ladis Galarzaren artean nor hautatuko duten. Bihar konfirmatuko da zein pilotari ariko diren eta zeinekin osatuko duten bikoa.