Atzo aurkeztu zuen jendaurrean Bierrik fundazioak www.guaixe.net web gune berritua. Atzo bertan hainbat sakandarrek euren bisitekin ere mustu zuten atari berria, Sakanaz sarean euskaraz aritzeko gune berria. Bierrik fundazioak jabetuak geunden informazioa kontsumitzeko joerak aldatzen ari direla ikusita eta herritarren beharrei erantzuteko
2007. urtetik dago Guaixe Interneten ibarreko informazioa zabaltzen. Baina ordutik informazioa kontsumitzeko joerak aldatu dira. Gero eta gehiago dira Sakanaz informatzeko www.guaixe.net erabiltzen dutenak. Atariak 35000 bisitak gainditu ditu azken hilabeteetan eta horrek esan nahi du egunero 1000 bisita izaten dituela. Twitter eta Facebook sare sozialek bertako albisteen zabalkundean zama handia hartu dute. Gainera, herritarrei behar berriak sortu zaizkie. Esaterako, telefono mugikor bidezko informazio kontsumoa. Gauzak horrela, bere Interneteko ataria berritzea erabaki zuen fundazioak. Gainera, eskualdeko komertzio eta enpresentzako erakusleiho erakargarriagoa izan nahi du.
Parte hartzea2000 esker kanpainarekin Sakanako euskarazko hedabideak aurrera egiteko laguntza eskatu zien Bierrik fundazioak sakandarrei. 1.500 pertsonen babesa lortu zuen. Haiek eta ibarreko gainontzeko pertsona guztiek atari berrian protagonista izateko gonbitea luzatu diete Bierrik fundaziotik, “proiektu berrian ibarreko taldeek eta sakandarrek protagonismoa hartzea nahi genuke” esan du Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena kudeatzaileak.
Informazioa eta gaurkotasuna kudeatzeko tresna berriak eskaintzen ditu atari berriak. Berritasun handiena Komunitatea izeneko atala da, “ahots ezberdinen edukien aberastasuna ekarriko duena”. Edozein sakandar edo ibarreko talde egin daiteke kide. Horrek web gunean zuzenean parte hartzeko aukera ematen dio. Guaixeko komunitateko kide egiteko eta parte hartzeko gonbitea luzatu du Urretagoienak.
Erraza da Komunitateko kide izatea. Bi bide daude horretarako. Bata, atarian eskuineko aldean “sartu” botoiari eman behar zaio eta profil berri bat sortu (izena + pasahitza ipiniz). Oniritzia jaso ondoren. Erabiltzaile soila izateko horixe bakarrik egin behar da eta haiek iruzkinak eta beste egiteko aukera izanen dute. Anonimotasunerako aukerarik ez du uzten. Bestea, sare sozialen bidez facebook edo twitter) zure profila lotzea.
Elkarlana
Guztia aurrera eramateko Tokikomen, tokiko euskarazko hedabideen elkartearen laguntza izan duela azaldu du Urretagoienak. “ Atari berriak atzetik motor nagusi bat izango baitu hainbat euskarazko komunikabideentzat. Beraz, euskarazko beste komunikabideekin elkarlana ekarriko du eta horrela, sektorearen berritzea”.