Euskaltegitik Iturralde literatur unibertsora

Guaixe 2013ko abe. 18a, 17:07

Bidai hori egin dute gaur Sakanako AEK-ko 35 ikaslek, irakaslek eta zenbait mintzakidek Josemari Iturralde idazlearekin egindako topaketan. Tolosarra idazle bidaiaria dugu eta bidaia horietako batzuetatik sortutako zenbait libururen berri eman du, zehazki, Poloniako lautada izoztuak (Igela, 2001) eta Rasputin eta San Petersburgoko gauak (Elkar, 2013). Azken horretaz jardun da bereziki eta irudiez lagundu du bere azalpena.

Hizketaldiak atzoko eta gaurko euskal literaturaz, idazleen ogibideaz eta beste hitz egitera eraman du.. Zenbaitek hitzaldiaren oroigarri berezia jaso dute: idazlearen sinadura. Solasaldia Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEK-rekin elkarlanean, antolatu du, euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko helburuarekin.