Kudeaketa arduratsua eginik lehiakortasuna handitu dute Sakanako lau enpresek. Horretarako enpresen gizarte-erantzukizuna eta ekoberrikuntza erabili dute eta, horregatik, haien eta beste 82 enpresaren ahalegina aitortu zuen Nafarroako Gobernuan ostiralean egindako ekitaldian.
Enpresen ekintzak bi programen baitan garatu dira. Lehena, Enpresen gizarte-erantzukizuna Nafarroan eragin, sustatu eta bultzatzeko programa orokorra. Hausnarketarako eta hobekuntza iraunkorrerako, egoera bakoitzera egokitze den, enpresei eguneroko laguntza ematen dien eta epe ertain zein luzerako estrategia oinarri duen prozesu gisa proposatzen duen metodologia aplikatzen duten erakundeendako laguntzak ematen dira. Programa martxan jarri zenetik 778.232 euro jaso dituzte 253 enpresak.
Bigarrena, Enpresa eta Ingurumena programa da. Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren eta CRANAren arteko lankidetza-hitzarmenetik sortutakoa da. Aholkularitza, kontu-ikuskapenak, hobekuntza-planak eta metodologien azterketa eta garapena burutzen dira enpresek ingurumena kalitatearen eta enpresen lehiakortasunerako faktoretzat har dezaten, eta ez garapenaren eragozpen gisa. Gobernuak 632.247 euro inbertitu ditu programa horretan.
Sakandarrak
Aceros Moldeados de Lakuntza SA (hobekuntza zikloa), Burundesa SA (hobekuntza zikloa), Prosimed (ingurumen auditoria) eta Kerabi gestion ambiental (ingurumen hobekuntza plana).