Beleixeguaixe txartela, identifikatzaile berriak establezimendutan

Guaixe 2013ko abe. 20a, 12:15
Deskontu eta beherapen itzelak urte osoan non eskuratu daitezkeen adierazten duten identifikatzaile berriak daude establezimenduen ateetan

Bierrik fundazioak berriki Sakanako 80 bat establezimenduetan Beleixeguaixe txartela han erabil daitekeela adierazten duten identifikatzaileak banatu ditu. Establezimendu horien sarreran identifikatzailea ikusten duten fundazioko babesleek sartu aurretik jakinen dute han erosketa egiterakoan deskontu edo beherapen erakargarriak eskuratuko dituela.  

Sakanan euskarazko hedabideak (Guaixe astekaria eta Beleixe Irratia) sustatzen ditu Bierrik fundazioak. Baina haiei eusteko sakandarren ezin besteko laguntza du fundazioak eta horren adierazle dira gaur egun hura babesten duten 1.570 kideak.

Haiek Sakanan euskarazko hedabideen alde egiteko urtero 50 euroko kuota ordaintzen dute. Horren truke astekaria etxean jasotzen dute eta baita Beleixeguaixe txartela. Urte osoan ibarreko 80 bat establezimenduetan baino gehiagotan deskontuak eskaintzen ditu. Gainera, txartela eskuratze hutsagatik, ordaintzen denaren %25a errenta aitorpenean desgrabatu egiten da. Hau da, Bierrik fundazioa babesteko emandako 50 euroak erraz amortizatu daitezkeela. Diru hori etekin hirukoitza ateraz, erosketa merkeagoak, Sakanko euskarazko hedabideak lagunduz eta ibarrean erosiz bertako merkataritzari bultzada emanez eta sustatuz.

Beleixeguaixe txartela lortzeko
Hots egin 948 564 275 eta 948 562 107 telefonoetara edo www.guaixe.net-era sartu eta bazkide egin.