Nafarroako elite mailako Emakumeen II. Napar Pala Txapelketa hilabete hasieran hasi zen. Helburua emakumezkoen gomazko pala sustatzea da, palan elitean ari diren emakume gazteei puntako txapelketan aritzeko aukera eskainiz. Txapelketa bi mailatan jokatzen ari da, lehen mailan eta bigarren mailan, eta maila bakoitzean 6 bikote lehiatu dira. Hasierako ligaxkaren ondoren, igandean II. Napar Palako finalerdiak jokatuko dira, Lekunberrin eta Larragan. Zorionez, txapelketan lehiatzen ari diren hiru sakandarrak, Yanira Aristorena (elitea), Saioa Aristorena (lehen maila) eta Olaia Eizagirre, hirurak etxarriarrak, aurrera egin dute eta finalerdietarako sailkatu dira. Ea partida onak egin eta abenduaren 29ko Labriteko finaletan ikusten ditugun.
II. Napar Palako finalerdiak (Igandean, 11:30ean)
Lekunberrin:
Lehen maila: Olaia Eizagirre-Maider Huizi / Eli Pagola-Edurne Argain
Eliteak: Rebeka Contin-Susana Muneta / Itsaso Pradera-Leire Etxaniz
Larragan:
Lehen maila: Maddi Mendizabal-Miren Goikoetxea / Saioa Aristorena-Amaia Ariztegi
Eliteak: Amaia Irazustabarrena -Ariane Arrieta / Yanira Aristorena-Maider Mendizabal