Etxarrik galdu egin zuen Donezteberen kontra

Guaixe 2013ko abenduaren 23a

Erregional maila. 15. jardunaldia. Altsasu – Universidad de Navarra (atzeratuta), Doneztebe 2 – Etxarri Aranatz 0 / Lagun Artea B 2 – Valle de Egues 1

Altsasuk eta OPUS-eko Unibertsitateak jokatu beharreko partida atzeratu egin zen. Bestalde, Etxarri Aranatz taldeak Donezteben jokatu zuen eta gauzak ez zitzaizkion ongi joan. Lehen zatian Doneztebek dominatu zuen eta baloia kontrolatu zuten. Horrela, Jordik Etxarriko atea zulatu zuen. Etxarrik presionatu zuen eta horri esker lehen zatian ez zuen gol gehiago jaso. Bigarren zatian atzera ere dominatzen saiatu zen Doneztebe eta horrela iritsi zen euren bigarren gola. Etxarri saiatu zen baina ez zuen lortu eta 3 puntuak galduta itzuli ziren Doneztebetik. Bestalde, Lakuntzan jokatutako lehian Lagun Artea B-k 2-1 irabazi zion Valle de Egues taldeari. Nahiz eta Iruñerrikoak txukun hasi, Lagun Arteak azkar erantzun zuen eta lehen zatian bi gol sartu zituen. Bigarren zatian, penalty bati esker 2-1 gerturatu zen Eguesibar baina markagailua ez zen gehiago aldatu.

Sailkapenean Beti Kozkorrek jarraitzen du lider (32 puntu). Altsasu 4. postuan dago (23 puntu), partida bat gutxiagorekin. Lagun Artea B 9.a da (20 puntu) eta Etxarri Aranatz 15.a (10 puntu), azkenaurrekoa.