Martinez, Azanza eta Verdugo oraindik talderik gabe

Guaixe 2013ko abenduaren 24a

Azanza eta Verdugo Urtasun zoriontzen, etapa garaipena baten ondoren.

Ilbeltzean hasiko da txirrindularitza denboraldi berria eta badira, oraindik, etorkizuna zein izango den argi ez duten txirrindulariak. Hori da aurten desagertu den Euskaltel-Euskadi taldeko hainbat txirrindulariren egoera. Lau txirrindulari sakandar aritzen ziren talde laranjan eta horietatik batek, Pablo Urtasunek, aurkitu du, momentuz, txirrindularitzan jarraitzeko bidea. Urdiaindarra Pino Road talde txiletarrean ariko da, eta berarekin batera Juanjo Oroz laranjak egingo du saltoa Murtzian egoitza izango duen taldera. Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Jorge Azanzak oraindik ez dute talderik aurkitu eta etorkizuna airean dute.